“Amona amona da, baina praka bakeroak janzten ditu eta ilea horiz tindatzen [du]”
Eta zer? bildumak, lotsak eta aurreiritziak alde batera utziz, biziari aurre egin behar zaiola erakusten digu, eta eskaintzen zaigun azkenengo ale honetan, amonaren nobioa aitzaki hartuta, itsasoa beharleku duten familien bizitza eta erlazioak erakusten zaizkigu. Izurdeak, otarrainak, txibien hezurrak eta GPSak, baina baita egonaldi luzeak etxetik agertu gabe.
Arrantzaleen bizimodua hobeto ezagutu nahi izanez gero, hau duzu liburu egokia.
Amonak nobioa du (Elkar, 2006) Leire Bilbaok idatzi du, Jokin Mitxelenak marraztu eta liburutegi hauetan aurki zenezake
Leioako Udal Liburutegia