jueves, julio 03, 2008

Ibaiak nahi duen tokiraino



Txato nauzue, txakur "kakazu" bat, Mario nire nagusiak esaten duen bezala. Mario! Berrogei urte daramatza bere ametsetako Gina noiz etorriko zain! Gaztetan ezagutu zuen eta hartaz maitemindu! Oso ongi bizi ginen biok elkarrekin, etxetik bidali gintuzten arte. Eskerrak Wallenstein jaun inbentoreak bere karabanan gelditzeko tokia utzi zigun! Orduan ezagutu genituen Piko, hegazti berezi hura, eta Groutxo, eta Xari...


Komun zulotik arrantzan



Aitonaren etxeko komunak sarbide zuzena dauka itsasora. Eta etxean, aitona eta biok bakarrik geratzen garenean, kanabera hartu eta arrantza egiten dugu komun zulotik. Inoiz ez dugu jakiten zer harrapatuko duen amuak. Portuko lazunen bat? Baineran galdu nuen belarritakoren bat? Edo piraten altxorra?

Komunean galtzen naiz, Leire Bilbaok idatzia eta Jokin Mitxelenak irudikatua. Liburutegi hauetan eskuragarri / lo puedes encontrar en estas bibliotecas.

Leioako Udal Liburutegia


Juddy Moody oso umore txarrez dago...

Judy: Gure istoriaren protagonista da, denek dakite oso erraz jartzen dela umore txarrez: Trol begirada ikaragarriak botatzen ditu... Grrr esaten duenean, hobe da harengandik urruntzea.
Aitatxo: Judyren aita. Hitz gurutzatuak eta puzzleak egiten oso trebea da.
Amatxo:Judyren ama. Denaz arduratzen da. Oso aldarte goxoak izaten ditu. Animaliak maite ditu.
Stink: Judyren nebatxoa. Arreba nora, bera beti hara.Xagu: Moody familiaren katua. zahartxoa eta beldurtia da.
Rocky: Judyren lagunik lagunena.Frank: Judyren ikaskidea. Aspaldi dago Judyrekin gustatuta.
Todd jauna: Hirugarren mailako irakaslerik onena. Astodd jauna deitzen diote.
Istorioaren hasiera: Judy Moodyk azkenaldi honetan oso umore txarrez dabil baina guztia aldatuko da, ikastolan COLLAGE bat egiteko eskatzen diotenean.Berari oso ideia ona iruditzen zaio, zeren beraien gustuko gauzak itsatsi behar dituelako.Zer itsatsiko du Judy Moodyk?Zer gertatuko zaio Judy Moodyri?Hori dana jakin nahi baduzue...irakur ezazuGure iritzia:Istorioari buruzkoa: Asko guztatu zaigu liburua, oso dibertigarria da, Judyk asko gogoratzen digu nolakoak ginen 3.mailan.Guk neska-mutil gustiei gomendatzen diegu.
5.maila Bko Olatz eta Maider
Arantzabela Liburutegia
Liburutegi hauetan eskuragarri

Bateginik taldea